XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OTOITZ APURRAK

Zure gogoak beti errukiskoak dira,
orregatik pakean dut nere arima.

Aula askotan, pekatari izan.

Zugan itxaro dut.

Gaur ere uste osoz dei egiten dizut.

Sinisteak sendatu zaitu zuk diozu.

Fede osasungarri ori nigan sortu.

Soñekoa ez, zu, ikutu det mingaiñ ta biotzez.

Altxa ta goratuko zaitut zorion betez.

Ta zure mendean egonago nairik, nexka illeri lez, eldu eskutik niri.

Kanta aoan, egun osoan, goretsiko zaitut.

Esker onak beti emango bai dizkitzut.